Noticias
Atrás

Bertso-saiorako sarrerak eskuragarri egongo dira larunbatean

Larunbatean bertso-saioa egingo dute Abraham Olano kiroldegian; 18:30ean hasiko da emanaldia.

01·06·2021


Larunbatean bertso-saioa egingo dute Abraham Olano kiroldegian, eta bertara joateko gonbidapenak eskuragarri daude oraindik liburutegian. Saioaren aurretik, bihar izango da azken eguna gonbidapenak jasotzeko, liburutegia itxita egongo baita ostegunean eta ostiralean. 

Dena dela, osteguna bitarte banatzen ez diren gonbidapenak eskuragarri egongo dira larunbatean bertso-saioa hasi aurretik. Emanaldia hasi baino orduerdi lehenago sarrera eskuratzeko aukera izango dute aurrez erreserba egin ez dutenek. 

Larunbatean abestu duten bertsolariak honakoak izango dira: Miren Artetxe, Oihana Iguaran, Ane Zuazubiskar, Unai Agirre, Xabar Illarregi eta Unai Mendizabal.