Noticias
Atrás
Bertso eskoletako izen-ematea zabalik
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea 2020-2021 ikasturtea prestatzen hasi da
03·06·2020
Harituz Tolosaldeko Bertsozale Taldea hasi da 2020-2021 ikasturteko bertso eskola taldeak osatu eta ordutegiak antolatzen. Hori dela eta, ekainaren 1etik 19ra zabalik egongo da Tolosaldeko bertso eskoletako izen-emate epea. Deialdia 10 eta 16 urte bitarteko ume eta gaztetxoei bideratuta dago bereziki baina bertsolaritzarekiko interes handia duten beste adinetako ikasleak ere izena ematera gonbidatu nahi ditu Harituzek. Izena emateko bi modu daude: bata, mezu bat bidaltzea harituz.bzt@gmail.com helbide elektronikora. Bestea, lotura honetan klik egin eta izen-emate fitxa beteta bidaltzea.