Noticias
Atrás

Berdintasunaren inguruko formakuntza jaso dute Udaleko langileek

Bina formazio saio egin dituzte langileek eta zinegotziek.

28·01·2021


Berdintasunaren inguruko formakuntza jaso dute Anoetako Udalean. Berdinbidean zerbitzuak antolatutako ikaskuntza da eta bina formazio saio egin dituzte Udaleko langileek eta zinegotziek.

Saioak Berdinbidean taldeko dinamizatzaile batek gidatu ditu eta zeharkako parekidetasuna landu dute. Formazioaren helburua udaletxeko hainbat sailetan betaurreko moreak jartzea izan da eta, bide beretik, udaletxeko sail guztietan lantzen diren gaietan genero irizpideak txertatzea.

Saioa Tolosa Udaleko parekidetasun zinegotziak esan duenez, horrelako dinamikak “beharrezkoak” dira: “Genero ikuspegia Udaleko sail guztietan landu behar da. Horrela, gabeziak identifikatu eta estrategia bateratu batekin egin dezakegu aurrera”.