Noticias
Atrás
Basagain herrixkara bisita jendetsua egin zen igandean
Herrixkaren ezaugarriez eta bertan eginiko aurkikuntzez aritu zen hizketan Aranzadiko Xabier Peñalver, indusketa lanetako arduraduna
18·09·2017
Igandean bisita gidatua antolatu zuen Basagaingo Burdin Aroko herrixkara, Anoetako Udalaren eskutik eta Oriaibaia Nordic Walking Elkartearen laguntzaz. 50 pertsona inguruk hartu zuten parte eta eguraldi ezin hobea egin zuen ibiltzeko eta Basagain herrixkaren inguruko azalpenak entzuteko.
Herrixkaren ezaugarriez eta bertan eginiko aurkikuntzez aritu zen hizketan Aranzadiko Xabier Peñalver, indusketa lanetako arduraduna. 20 urte baino gehiago daramatza Anoetara etortzen indusketa lanak egitera irailean. Oso azalpen interesgarriak eman zituen eta jendeak oso gustura eta adi jarraitu zituen.