Azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako eguna
24·11·2020
Azaroaren 25ean, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean kalera ateratzeko arrazoiak inoiz baino handiagoak dira, indarkeria matxistarik gabeko herri batean bizi nahi dugulako.
Covid 19ak emakumeen egoera zaurgarriago bihurtu du.Batetik, emakumeek pairatzen duten indarkeria ekonomikoa agerian geratu da, besteak beste, zaintza lanek bizi ahal izateko duten garrantzia ikusezin mantentzeaz harago, baloratu ere egiten ez direlako. Emakumeen emantzipazioa eragozten duen errealitate hau azaleratu da eta pobreziak are eta emakume aurpegi handiagoa du orain.
Gainera, pandemia garaian emakumeek pairatutako indarkeria sexistak gora egin duela erakusten dute datuek, kasu askotan, erasotzailearekin ordu luzez etxean egotea eragin duelarik itxialdiak.
Anoetako Udaletik, gure konpromisoa berretsi nahi dugu, egoera zaurgarrian dauden emakumeen egoera eta indarkeria matxista errotik deusezteko, Udalaren baliabideak martxan jarraituko dutela.
Aurtengo azaroaren 25ean ere kalera aterako gara eta Anoetako herritarrei dei egiten diegu, herriko mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzean parte hartzera, 19:00etan plazan.