Noticias
Atrás

Aurtengo higiezin eta ibilgailuen inguruko zergetan hobariak eta salbuespenak

Herritarrek ordaindu beharreko hainbat zergen gainean herritar batzuei hobariak eta salbuespenak emango dizkie aurtengoan ere

08·01·2019


Anoetako Udalak, herritarrek ordaindu beharreko hainbat zergen gainean herritar batzuei hobariak eta salbuespenak emango dizkie aurtengoan ere. Hala, familia ugariek higiezin eta ibilgailuen gainean izango dituzte hobariak. Bestetik, mugikortasun murriztua duten herritarrek, ibilgailuen zergan salbuespenak izango dituzte eta azkenik, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergetan salbuespenak egongo dira, ibilgailuen izaeraren arabera. 

Hemen informazio gehiago:

- Familia ugarientzako bonifikazioak ondasun higiezinen gaineko zergan (martxoaren 1a arte)

- Familia ugarientzako hobariak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergetan (otsailaren 15a arte)

- Salbuespenak mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilgailuetan (otsailaren 15a arte)

- Salbuespenak traktoreak, atoiak, erdi-atoiak eta makineria ibilgailuen gaineko zergetan (otsailaren 15a arte)