Astelehenean zabalduko dute 'Justizia aldarrikatzen duten emakume guatemaldarrak: bilaketa' erakusketa
12·11·2021
Datorren astelehenean zabalduko ditu ateak 'Justizia aldarrikatzen duten emakume guatemaldarrak: bilaketa' erakusketak. Cristina Chiquin Rodriguez artista guatemaldarra da egilea eta Anoetako liburutegian egongo da ikusgai mostra, azaroaren 30era bitarte. Hainbat argazkik osatzen dute erakusketa, eta emakume guatemaldarrak dira irudietako protagonista.
Oroimenaren, justiziaren eta giza eskubideen aldeko borroka grina, bizitza, testigantzak… Milioika emakumeen errealitatea irudi hauetan islatuta antzematen dugu. Emakumeen indarra eta borrokatzeko gogoak, isiltasuna eta beldurrari aurre egiteko balio izan die , urtez jasandako mina eta umilazioak, Egiaren Bilaketaren bidez, Guatemalako erraietatik, lurretik eta komunitatetik datorrena, esperantzan eraldatzeko.