Noticias

Atrás

Arrazakeria eta islamofobiari EZ!

Herrian gertatutako eraso islamofoa salatzeko elkartu ziren herritarrak atzo arratsaldean

28·06·2018


Ekainaren 23an Anoetako denda batean herritar batek herriko emakume marrokiar bati terrorista deitu zion -bere bi semeen aurrean- bere janzkeragatik.

Tamalez, larunbateko gertakari hau ez da lehenengoa ez Anoetan ezta Euskal Herrian ere. Horrelako jarrerak gure bizitzako hainbat esparrutan jasaten ditugu behin eta berriro jatorri desberdinetakoak izateagatik.

Herritar bezala, denok bat egin behar dugu horrelako jokabide eta aurreiritziei aurre egin eta elkarbizitza parekide eta inklusibo bat lortzeko. 

Jarrera arrazista eta islamofoboak ez ditugu onartzen gure inguruan. Horrelakoak gertatu bitartean, lanean jarraituko dugu desagertu arte.

Ana Yurd Elkartea, Anoetako Emakume Taldea eta Anoetako Udala