Argazki lehiaketa 2019
07·10·2019
Beste urte batez, Anoetako Udalak argazki lehiaketa jarri du martxan, 2020ko egutegia osatuko duten argazkien aukeraketa egiteko bidebatez. Parte hartzaileek honako oinarriak bete beharko dituzte:
-
Partaideak: Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka.
-
Gaia: Basoa. Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena. Anoetako basoetan ateratako argazkia izatea baloratuko da.
-
Argazki-kopurua: Gehienez ere 3 argazki.
-
Argazkiak nola aurkeztu: Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko.
Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da:
- Argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz jokoa edota errimatxoa.
- Argazki bakoitza non atera den.
- Egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.
3 modutara aurkez daitezke argazkiak udaletxean:
- CDan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera.
- USBan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera (USBa itzuli egingo da).
- Posta elektronikoz: euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera.
-
Epea: Argazkiak aurkezteko epea 2019ko azaroaren 4an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.
-
Sariak: 8 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 €-koa izango da. Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egingo du, eta, ondoren, herritarrek izango dute horien artean gustukoenak hautatzeko aukera. Argazki sarituekin 2020ko egutegia osatuko da. Puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean.
-
Erakusketa eta bozketa. Epaimahaiak aukeratutako argazkiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 8tik 15era, herritarrek bozka dezaten.
-
Jabetza intelektuala eta datuen babesa. Udalak ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakarra. Halaber, Udalak lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako.
Udalak parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.
Edozein zalantza argitzeko: euskara@anoeta.eus