Noticias
Atrás
Anoetako Udalak bat egiten du "Azokak ireki" egitasmoarekin
Garai hauetan beharrezkoa da tokiko elikadura ekoizpenei eustea eta hauek indartzea
18·03·2020
Anoetako Udalak bat egiten du "Azokak ireki" dokumentuarekin. Osasun krisiaren garai hauetan beharrezkoa delako tokiko elikadura ekoizpenei eustea eta hauek indartzea. Honez gain, gogorarazi nahi dizuegu herriko janari dendak ere egoera honi erantzuten ari direla, beharrezko seguratasun neurriak hartuz. Beraz, urte guztian bezalaxe, orain ere bertako baserritarren eta komertzio txikiaren aldeko apustua egitera gonbidatzen zaituztegu: BERTAKOA BERTATIK