Noticias
Atrás

Anoetako herri-bideen inbentarioa egiten hasiko dira

Hainbat helburu ditu lanketak, horien artean, bide bakoitzari lege-izaera propioa aitortzea eta haien erabilera arautzea.

29·03·2021


Anoetako herri-bideen inbentarioa egiten hasiko dira, eta, besteak beste, honakoak izango dira helburuak: Anoetako inguruaren ondarea biltzea, bide bakoitzari lege-izaera propioa aitortzea eta haien erabilera arautzea.

Lanak lau hilabete inguru iraungo du, eta Conchi Uriarte nekazaritza-ingeniaria arituko da bideen inguruko informazioa jasotzen. Horretarako, litekeena da hainbat herritarrekin harremanetan jartzea: batetik, bideei dagokien informazioa ahoz jasotzeko; eta, bestetik, herritarren jabetza diren lurretatik biderik pasatzen bada, horien eskritura aztertzeko.

Pello Estanga anoetako alkateak adierazi duenez, “beharrezkoa da” herrian dauden bideak dokumentatzea, eta haien izaera legez aitortzea: “Lan horrek aukera emango digu landa bideen erabileraren inguruko zalantzak argitzeko, eta, ondoren, hartu beharreko neurriak adosteko: nola eta zertarako erabili, zein ibilgailu mota pasa daitezkeen eta abar”.