Anoetak eremu gorrian jarraituko du
19·04·2021
Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera eremu gorrian jarraituko du herriak, gaurko intzidentzia-tasa 1379,31koa baita 100.000tik. Joan den ostiraletik hona bederatzi kasu berri atzeman dituzte Anoetan; azken zazpi egunetan, berriz, guztira hemezortzi positibo zenbatu dituzte.
Datu horien ondorioz, Anoetak eremu gorrian jarraituko du, gutxienez, datorren astelehenera arte. Bestalde, gogoratu, herritarrek ezingo dutela udalerritik atera lan edo osasun arrazoiengatik ez bada, eta soilik aldameneko herrira joan ahalko dute erosketak egitera edo aire libreko kirola praktikatzera. Era berean, Anoetara ezingo dute sartu gainerako udalerrietako herritarrek ere.
Horretaz gain, ostalaritzako barrualdeetako ordutegia murriztuta izango dute, 06:30etik 09:30era eta 13:00etatik 16:30era, eta barrualdean kirola egiteko mugak izango dituzte.