Finalean sartzea zuen helburu Urangak, eta ondoren dominen lehian aritzea. Sailkatze proban «nahiko lasai» aritu zela dio Urangak, eta finalerdietan «dena emanda» joan zen, finalean kalerik onena lortzeko asmoz. «Finalerdietan ez nuen espero marka onena egitea, eta oso gustura geratu nintzen 21,94 eginez», esan du Urangak. Txapelketara 22,02ko markarekin joan zen.
Seigarren kaletik lehiatu zen Uranga finalean, guztietatik bigarren kale onena. «Txarrena da ez duzula erreferentziarik, baina ondo joan zen. Nire atzetik bosgarren kalean zihoanak nire marka baina hobea du, baina 150 metrotara iristean ikusi nuen lehenengo nindoala eta nire buruari esan nion eutsi egin behar niola eta azkenean irabaztea lortu nuen», azaldu du Urangak. Bigarren eta hirugarren egin zutenek 21,96ko denborarekin bukatu zuten, beraz, hiru ehunenekotan egon ziren hiru dominak. Aurreko urtean, 18 urte azpiko mailan, 200 metrotan Espainiako txapelduna izan zen pista estalian zein aire librean. Azken txapelketa honekin bukatu du pista estaliko aurtengo denboraldia Urangak, eta laster aire libreko denboraldia prestatzen hasiko da.
Noticias
Atrás
Ander Urangak urrezko domina lortu du Espainiako 20 urte azpiko txapelketan, 200 metrotan
Pista estalian eta 200 metroko proban. 21,93ko marka pertsonala egin zuen finalean
15·03·2019
Atariatik jasotako informazioa eta argazkia.
Espainiako txapelketetan murgilduta egon dira Tolosa CF-ko atletak pasa den bi asteburuetan eta emaitza nabarmenak lortu dituzte. Horietan aipagarriena Ander Uranga anoetarrak lortutako urrezko domina izan da, 20 urte azpiko txapelketan, pista estalian eta 200 metroko proban. 21,93ko marka pertsonala egin zuen finalean eta Tolosa CF-ko marka ezarriz.