Noticias
Atrás

Ahalduntze-eskolan izena emateko aukera zabalik

Emakumeentzako ikastaroetan izena eman daiteke gaurtik (urriak 13) datorren asteazkena (hilak 20) bitarte.

13·10·2021


Gaur zabaldu da izena emateko epea ahalduntze-eskoletan. Izen-ematea egiteko liburutegira joan behar da edo mezu bat idatzi kultura@anoeta.eus helbidera; biak ala biak egiteko azken eguna datorren asteazkena (urriak 20) izango da.

Aurten ere hiru ikastaro antolatu dituzte:

  • Irakurketa feminista.
    • Kattalin Minerrek gidatu du eta, guztira, lau saio izango dira: azaroaren 23an, urtarrilaren 11ean, martxoaren 15ean eta maiatzaren 17an (astearteak dira guztiak, 18:20etatik, 20:30era). Ikastaroaren prezioa: 5€.
  • Sormena lantzea xilografia bidez.
    • Urriaren 23tik azaroaren 28ra izango da tailerra. Larunbat goizetan izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara. Tailerraren prezioa: 10€.
  • Mindfullness.
    • Azaroaren 2tik abenduaren 17ra izango da ikastaroa. Saioak egiteko bi txanda izango dituzte: asteazkenetan, 10:30etatik 12:00etara; edo ostiraletan, 17:30etatik 19:00etara. Ikastaroak 10€ balio ditu.