Noticias
Atrás

2018ko argazki lehiaketa Anoetako baserrien eta bertako produktuen inguruan izango da

Azaroaren 9a arte lanak bidaltzeko tartea zabalduko da

18·10·2018


 

Urtero moduan, aurten ere argazki lehiaketa antolatu dugu Anoetako Udaleko Euskara sailetik. Herrian kokatuta eta bertako baserriak eta horietan ekoizten diren produktuen bueltan kokatu da aurtengo gaia. 

Lanak aurkezteko epea azaroaren 9an amaituko da eta egun horretatik aurrera, herritarren bozkaketan hasiko dira. 

Jarraian, lehiaketaren oinarriak:

 

  1. Partaideak:

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka.

 

  1. Gaia: Anoetako baserriak eta bertan ekoizten diren produktuak.

Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena.

 

  1. Argazki-kopurua:

Gehienez ere 3 argazki.

 

  1. Argazkiak nola aurkeztu:

Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko.

 

Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da:

- Argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz jokoa edota errimatxoa.

- Argazkia(k) non atera d(ir)en.

- Egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.

 

3 modutara aurkez daitezke argazkiak udaletxean:

- CDan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera.

- Txiskeroan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera (txiskeroa itzuli egingo da).

- Posta elektronikoz: euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera.

  1. Epea:

Argazkiak aurkezteko epea 2018ko azaroaren 9an amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

 

  1. Sariak:

8 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 €-koa izango da. Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egingo du, eta, ondoren, herritarrek izango dute aukera horien artean gustukoenak hautatzeko. Argazki sarituekin 2019ko egutegia osatuko da. Puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean.

 

  1. Erakusketa eta bozketa

Epaimahaiak aukeratutako argazkiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 19tik 29ra, herritarrek bozka dezaten.

 

  1. Jabetza intelektuala eta datuen babesa

Udalak ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakarra. Halaber, Udalak lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako.

Udalak parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.

Edozein zalantza argitzeko: euskara@anoeta.eus