Noticias
Atrás

Concurso de fotografía 2017

"Urak dakarrena" será el tema de esta edición y el plazo de presentación finalizará el 6 de noviembre.

05·02·2016


BASES

 

  1. Partaideak:

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka.

 

  1. Gaia:            Urak dakarrena

Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena.

 

  1. Argazki-kopurua:

Gehienez ere 3 argazki.

 

  1. Argazkiak nola aurkeztu:

Argazkiak formatu digitalean aurkeztuko dira, eta gutxieneko kalitatea izan beharko dute, beraiekin lan egin ahal izateko.

 

Argazkiekin batera informazio osagarri hau ere aurkeztu beharko da:

  • Argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz jokoa edota errimatxoa.
  • Argazkia(k) non atera d(ir)en.
  • Egilearen izen-abizenak, telefonoa eta helbide elektronikoa.

 

3 modutara aurkez daitezke argazkiak udaletxean:

  • CDan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera.
  • Txiskeroan: sobre baten barruan sartuta, informazio osagarriarekin batera (txiskeroa itzuli egingo da).
  • Posta elektronikoz: euskara@anoeta.eus helbidera bidalita, informazio osagarriarekin batera.
  1. Epea:

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 6a izango da.

 

  1. Sariak:

8 argazki sarituko dira eta sari bakoitza 50 €-koa izango da. Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egingo du, eta, ondoren, herritarrek izango dute aukera gustukoenak hautatzeko, epaimahaiak bereizi dituen horien artean. Argazki sarituekin 2018ko egutegia argitaratuko da. Puntu gehien jaso dituen argazkiaren egileak datorren urtean epaimahaikide izateko aukera izango du. Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean.

 

  1. Erakusketa eta bozketa

Epaimahaiak aukeratutako argazkiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai, azaroaren 13tik 26ra, herritarrek bozka dezaten.

 

  1. Jabetza intelektuala eta datuen babesa

Udalak ez du izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkien jabetza intelektuala; egilea izango da argazkien jabe bakarra. Halaber, Udalak lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako.

Udalak parte-hartzaileen datuak babestuko ditu eta ez ditu erabiliko argazki lehiaketarekin zerikusia ez duen beste ezertarako.

 

 

Edozein zalantza argitzeko: euskara@anoeta.eus