Agenda

Atrás

2016ko argazki lehiaketa

Argazki lehiaketan parte hartu nahi duenak urrian aurkeztu beharko ditu argazkiak
4 OCT 30 OCT

  1. Partaideak:

Anoetan erroldatuta daudenek eta Anoetako Herri Ikastolako ikasleek parte hartu ahal izango dute, bakarka.

 

  1. Gaia:

Gure animaliak.

Argazki bakoitzarekin batera gure herriko esaera zahar bat bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu beharko da, argazkiarekin lotura duena.

 

  1. Argazki-kopurua:

Gehienez ere 3 argazki.

 

  1. Argazkiak nola aurkeztu:

Argazkiak bi modutara aurkeztu behar dira (bi moduak derrigorrezkoak dira):

 

  1. Argazki-paperean errebelatuta: 13x18 neurrian edo antzekoan, eta horizontalean (argazki bertikalik ez da onartuko). Sobre bakarra aurkeztuko da udaletxean. Bertan sartuko dira argazkiak eta orri bat honako datuekin:
  • Egilearen izen-abizenak.
  • Kontakturako telefono zenbakia.
  • Helbide elektronikoa.
  • Argazkia(k) non atera d(ir)en.
  • Argazki bakoitzari dagokion esaera zaharra, hitz jokoa edota errimatxoa.

 

  1. Formatu digitalean: gutxienez, 3.000 x 2.000 pixeleko tamaina izan beharko dute. 3 aukera daude:
  • CDan (sobrearen barruan sartuta, argazkiekin eta datuekin batera)
  • Txiskeroa udaletxera ekarrita, sobrearekin batera (txiskeroa itzuli egingo da).
  • euskara@anoeta.eus helbide elektronikora bidalita. Mezu elektronikoan ere a) atalean zerrendatutako datu guztiak eman beharko dira.

 

  1. Epea:

Argazkiak aurkezteko azken eguna 2016ko urriaren 31 izango da.

 

  1. Sariak:

Udalak 8 argazki sarituko ditu[1] eta sari bakoitza 50 €-koa izango da. Argazki sarituekin 2017ko egutegia argitaratuko da.

 

  1. Erakusketa

Argazki guztiak Abraham Olano kiroldegian eta www.anoeta.eus webgunean jarriko dira erakusgai azaroaren 7tik 20ra.

 

[1] Udalak izango du azken hitza sarituko diren argazkiei dagokienean, eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak erabili ahal izango ditu egoki deritzan gauzetarako.

Gainera, Udala ez da izango lehiaketara aurkeztuko diren argazkietako irudien erantzule; parte-hartzailea izango da argazkietako irudien erantzule bakarra.